Irailaren 15ean, zapatuz, Zamudioko Zikloturista izan zen. Eguraldia lagun izan genuen eta jende asko animatu zen lasterketara parte hartzera. Horrela, ekitaldian 500 lagun baino gehiago batu ziren. Beste alde batetik, hurrengo egunean XV. Derio-Zamudio lasterketa egin zuten eta hori ere oso arrakastatsua izan zen. Lasterketa Zamudio eta Derioko Udalek antolatu zuten eta batutako dirua Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeari emango diote.