Txorierriko X. Ipuin Lehiaketa, martxan

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 18a, 14:58
Mankomunitateak Txorierriko X. Ipuin Lehiaketa jarri du abian. Lehiaketan nahi duten guztiek parte har dezakete eta adinaren arabera, bost kategoria osatuko dira. Kategoria bakoitzeko sari bi eta herriko akzesit bi emango dira. Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira eta gaia librea izango da. Hala ere, lanok jatorrizkoak eta argitaratugabeak izan behar dute eta horien ebaluaketan imajinazioa, sormena eta presentazioa kontuan hartuko dira, besteak beste. Era berean, ez dira lau orrialde baino luzeagoak izango. Ipuinak Txorierriko liburutegietan edo Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ahalko dira azaroaren 30era arte. Gutunazal handi batean aurkeztu beharko dira eta kanpoko aldean kategoria eta bakoitzari dagokion udalerria baino ez dira idatziko. Gutunazal barruan ipuina eta beste gutunazal txikiago bat sartuko dira. Gutunazal txikiaren barruan izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa jarriko dira. Ipuin bilduma Beste alde batetik, Mankomunitateak hiru urterik behin ipuin bilduma ateratzen du. Hori Ipuin Lehiaketa irabazi duten lanek osatzen dute eta aurtengo liburuan 2004, 2005 eta 2006. urteetako ipuinak batuko dira. Mankomunitateak 300 ale aterako ditu, orotara. Aurreko hiru urteetan Ipuin Lehiaketa irabazi dutenei ale bana aginduko zaie etxera Gabonak baino lehen; gainontzekoak urtarrilean banatuko dituzte eskoletan, liburutegietan eta euskaltegietan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).