Mankomunitateak erosketen zerrenda egiteko 3.000 libretatxo banatuko ditu Txorierriko dendetan. Iniziatibak txorierritarrei eguneko erosketak euskaraz egiten laguntzea du helburu eta horretarako, produktuen izenak euskaraz batu dira bertan. Joan den hilabetean jangaien izenak euskaraz agertzen ziren kartelak banandu ziren Txorierriko arrandegi, harategi eta fruta-dendetan eta libretek jarraipena emango diote ekimen horri.
Libretak ateratzeko ideia Mankomunitateak izan du eta Foru Aldundira eraman du, Bizkaiko beste udalerriak horretaz baliatu ahal izateko. Iniziatibak hain harrera ona izan du ezen 15.000 ale eskatu baitira Bizkaia osoan banatzeko.
Euskara