Mankomunitateak merkataritzari buruzko Unitate didaktikoa banandu du Txorierriko eskoletan. Unitatea Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleei zuzenduta dago eta horiek euren herriko merkataritza hobeto ezagutzea du helburu. Era berean, herriko merkataritzan euskaldunak identifikatzea, merkataritza euskalduntzen kanpainan dauden saltokiak ezagutzea eta erosketak euskaraz egitea nahi da egitasmo horren bidez.
Beste alde batetik, irailean Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak gutun bana bidali die jatetxe, taberna eta denda guztiei, euskara ikastaroak non egin daitezkeen azalduz. Hamar lagunez osatutako dendari talde bat animatu eta euskara ikasten hasi dira jadanik.
Euskara