Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen III. Rallya antolatu du. Hori abenduaren 29an izango da Elgetan eta hiru sari emango dira: 1.500 €, 1.200 € eta 900 €. Izen-ematea azaroaren 27ra arte egin daiteke.
Euskararen erabilera sustatzea du helburu Topaguneak eta horri begira, gazteen arloa zaintzen dute bereziki. “Izan ere, frogatuta dago gazteentzako jarduera erakargarriak euskaraz antolatzea oso bide eraginkorra dela hizkuntza ohituretan eragitekoâ€.
Hori kontuan hartuta, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu zuten 2005. urtean Eibarren. Parte-hartzaileek hiru minutuko ikus-entzunezko lana grabatu eta editatu behar izan zuten euskaraz. Deialdia oso arrakastatsua izan zen eta iaz esperientzia errepikatzea erabaki zuten. Hala ere, herria beharrean, eskualde osoa hartu zuten eskenatokitzat: Arabako Aiaraldea.
Aurten Rallyaren hirugarren edizioa egingo dute, Elgetako Goibeko Kultur Elkartearen laguntzarekin. Lehiaketa abenduaren 29an izango da Elgetan eta partehartzaileek bertako Espaloia Kafe Antzokian egin beharko dituzte euren bideoen edizio lanak eta lan horien proiekzioa. Sari banaketa ere bertan izango da. Aurkezten diren lanen artean, hiru sari banatuko dira: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak, hain zuzen ere.
Lehiaketaren oinarriak eta bestelako informazioa www.topagunea.org/rallya helbidean kontsulta daitezke.
Euskara