Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Data horren inguruan ekitaldi sorta zabala antolatu dute mundu osoko euskaltzaleek. Txorierrin ere hainbat ikuskizunez euskaraz gozatzeko aukera izan dugu azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean: antzezlanak, bertsolariak, euskal kantuak… Geuk ere gure harri-koskor txikia ekarri dugu euskararen normalizazioaren bidean. Baina harri-koskor txikiek beste handi bat osatzen dute. Aurtengo Euskara Egunak irudi hauek utzi dizkigute Derion.
(Argazki gutziak "Euskara Eguna Txorierrin 2007" argazki-albumean ikus ditzakezue)
Euskara