Aurreko urteetan bezala, Derioko Ipar-Alde abesbatzak Txorierriko Gabon Kanten Jaialdia antolatu du. Jaialdiak XXII. edizioa beteko du aurten eta bertan Bizkaitik eta Arabatik etorritako 16 abesbatzek parte hartuko dute; 399 abeslarik, orotara. Jaialdiak Txorierriko herri guztiak bisitatuko ditu. Hitzorduak hauek ditugu:
Abenduaren 16an (domeka), Sondikan
12:45: Kultur Etxean. Abesbatzak: Escolania Ntra. Sra. de Begoña (Bilbo), Mendibiarte Abesbatza (Erandio) eta Gaudeamus Korala (Gernika).
Abenduaren 22an (zapatua), Larrabetzun
19:30: Andra Mari elizan. Abesbatzak: Etxebarriko Donebeste Abesbatza, Txuma Olagüe Abesbatza (Sondika) eta Schola Camtorum (Barakaldo).
Abenduaren 23an (domeka), Lezaman
13:00: Andra Mari elizan. Abesbatzak: Zigor Korala (Barakaldo), Zamudioko Kamara Korala eta Ekidazu Abesbatza (Lezama).
Abenduaren 29an (zapatua), Zamudion
20:30: San Martin elizan. Abesbatzak: Bartolomé Ercilla Abesbatza (Durango), Gaztelumendi Abesbatza (Larrabetzu) eta Ipar-Alde Abesbatza (Derio).
Abenduaren 30ean (domeka), Loiun
12:30: San Pedro elizan. Abesbatzak: Txori Kantari Ahots Zuriak (Bilbo), Itsalde Abesbatza (Zuaza-Okendo) eta Bengolea Abesbatza (Burtzeña-Barakaldo).
Urtarrilaren 4an (barikua), Derion
19:30: San Isidro elizan. Abesbatzak: Bartolomé Ercilla (Durango), Itsalde Abesbatza (Zuaza-Okendo), Zamudioko Kamara Korala, Gaztelumendi Abesbatza (Larrabetzu), Bengolea Abesbatza (Burtzeña-Barakaldo), Escolania Ntra. Sra. de Begoña (Bilbo), Gaudeamus Korala (Gernika) eta Zigor Korala (Barakaldo).
Urtarrilaren 5ean (zapatua), Derion
19:30: San Isidro elizan. Abesbatzak: Txori Kantari Ahots Zuriak (Bilbo), Txuma Olagüe Abesbatza (Sondika), Mendibiarte Abesbatza (Erandio), Etxebarriko Donebeste Abesbatza, Schola Cantorum (Barakaldo), Ekidazu Abesbatza (Lezama) eta Ipar-Alde Abesbatza (Derio).