Janari biltzea, Saharara agintzeko

Aikor aldizkaria 2007ko abe. 12a, 15:26

Abendu eta urtarrilaren bitartean jaki biltzea egingo dute Derion eta Loiun. Jakiak Saharara aginduko dituzte. Derion arroza, dilistak, azukrea, atun oliotan eta konpresak jasoko dituzte. Horiek urtarrilaren 18ra arte utz daitezke udaletxean, gaztelekuan edo Nagusien Etxean. Beste alde batetik, biltzea urtarrilaren 21etik 25era bitartean izango da Loiun. Bertan arroza, dilistak, azukrea eta hegaluze oliotan bilduko dituzte. Jakiak leku hauetan utzi behar dira: udaletxean (8:30-13:30) eta liburutegian (16:30-20:30).