EAJren 100. urteurrena ospatu dute Zamudion

Aikor aldizkaria 2008ko urt. 22a, 09:33
EAJ-PNV alderdia duela 100 urte sortu zen Zamudion, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dute herrian urtarrilan zehar. Hilaren 13an, domekaz, hasiera eman zieten ospakizun-ekintzei. Egun horretan meza egin zuten, eta hilaren 17an, barikuz, Aranzadi Zientzi Elkarteak hitzaldia eskaini zuen. Hitzaldi horretan Gerra Zibilean hildakoak lurpetik ateratzeko egindako lanez mintzatu ziren. Hilaren 19an, zapatuz, ekitaldi nagusiak antolatu zituzten. Ikurrina jaso ostean, Iñigo Urkulluk hitz egin zuen, eta eguerdian herri bazkaria egin zuten frontoian. Bazkarian 140 lagun baino gehiago batu ziren. Bapo jan ondoren, erromeriari ekin zioten. Beste alde batetik, “Nunca más” erakusketa jarri da ikusgai Zamudiotorren. Erakusketa Sabino Arana Fundazioarena da eta Gerra Zibilaren irudiak eta azalpenak batu dituzte bertan. Zamudioko batzokiaren sorreraren datuak ere azaltzen dira erakusketan. Hori hilaren amaiera arte ikusteko aukera dago.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).