Goizeko 11:30ak aldean gas-ihesa izan da Zamudioko eskolaren ondoan altxatzen ari diren pisu berrietan. Hondeamakina batek tutu bat apurtu eta gasak hortik ihes egin du. Isuriaren berri izan bezain laster, udal ordezkariek larrialdietarako zerbitzura eta Naturgas enpresara deitu dute. Horrezaz gainera, umeak eskolatik atera dituzte eta alboko kaleak itxi egin dira trafikorako eta herritarren babeserako. Auzokideei leihoak-eta ixteko esan zaie.
Bertara ertzaintza, suhiltzaileen hiru kamioi eta anbulantzia bat azaldu dira. Gas-usaina nagusi izan da herrian; hala ere, ez da intoxikaturik egon. Naturgas enpresakoek gasa itxi eta 12etarako isuria guztiz kontrolatuta izan da. Umeak eskolara itzuli dira pixkanaka.
Udala