1.777 kilo elikagai batu da Txorierrin, Saharara agintzeko

Aikor aldizkaria 2008ko ots. 7a, 10:22
Abendu eta urtarrilaren bitartean elikagaiak biltzeko kanpaina izan da Loiun, Derion, Zamudion, Lezaman eta Larrabetzun. Kanpainan bildutako elikagaiak Saharara aginduko dira, herri horrek dituen beharrizanak arintzen laguntzeko. Udalerri batzuetan Udalak eta elkarteek jarri dute abian kanpaina, eta beste batzuetan herritarren ekimena izan da. Orotara, 1.777,5 kilo elikagai jaso dira. Herriz herri emaitza hauek izan dira: Loiu: 89 kilo arroz; 13 kilo azukre; 15,5 kilo dilista; 9 lata atun; eta 33 konpresa-pakete. Derio: 120 kilo arroz; 120 kilo azukre; 100 kilo dilista; 60 kilo atun; 20 kilo produktu ezberdin; 5 konpresa-pakete; 2 ordenadore; eta gurpil-aulki bat. Zamudio: 300 kilo elikagai; eta 1.500 konpresa-pakete. Lezama: 200 kilo elikagai (konpresa-paketeak barne). Larrabetzu: 239 kilo arroz; 143 kilo azukre; 193 kilo dilista; 165 kilo atuna; eta 20 kilo konpresa. Produktu horiek Saharara aginduko dira hil honetan Euskal Herritik aterako den elikagai-karabanan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).