Atzo arratsaldean ekimen gehiago antolatu ziren Txorierrin, ezker abertzaleak eta LAB sindikatuak deituriko greba orokorra dela-eta. Arratsaldeko 5:30ean auto-karabana atera zen Sondikatik eta bailarako herri guztiak zeharkatu zituen, Larrabetzura ailegatu arte. Karabanan 24 autok hartu zuten parte. Beste alde batetik, iluntzeko 8etan kontzentrazioak izan ziren herri guztietan. Larrabetzun, 95 lagun batu ziren; Lezaman, 24; Zamudion, 22; Sondikan, 19; eta Derion, 6. Txepetxa AEK euskaltegia itxita izan zen egun osoan.