Bonba bi lehertu dira bart Derioko PSOEko egoitzaren aurrean. Ez da zauriturik egon, baina leherketa dela-eta, sozialisten taberna txikituta gelditu da eta inguruko erainkinetan ere kalteak egon dira; alboan dagoen biltegian edo atzeko kaleko kotxe-denda batean, esterako. Gainera, auzokideen etxeetako lehio bat baino gehiago hondatu egin da.
Gaueko 12ak inguruan pertsona batek ETAren izenean deitu du SOS Deiak zerbitzura. Lagun horrek jakinarazitakoaren arabera, bonba bi jarri dituzte sozialisten egoitzaren aurrean. Ordubete beranduago bonbek eztanda egin dute eta Gernikako Arbola kaleko bi ataritan sortu dituzte kalteak, 10. eta 12. zenbakietan, batez ere. Bertako bizilagunek etxetik atera eta kalean hiru ordu inguru eman behar izan dute, etxera itzuli ahal izan arte. Derioko Udalak Nagusien Etxea ireki du auzokideek bertan ordu horiek igaroteko.
Goizean deriotarrak, hainbat kazetari eta kurioso bildu dira PSOEko egoitzaren aurrean. 10:30etan Derioko Bozeramaileen Batzordea bilduko da eta 19:00etan manifestazioa egingo da Udaletxean.
Besterik