Otsailaren azken astean Loiu-Euskaltel Padel Txapelketa egin zen Padel Derio Klubean. Txapelketak bosgarren edizioa bete du aurten.
Irabazleak hauek izan ziren: Soliverez-GarcÃa bikotea, gizonezkoen kategorian; eta Otaegi-Juanikorena, emakumezkoen kategorian. Bigarren postua Gallegok eta Simalek lortu zuten gizonezkoen mailan; eta Ruiz de Luzuriagak eta Agirrek, emakumezkoen mailan.
Lehia handiko txapelketa izan da aurtengoa, izan ere, partehartzaileek sasoian daudela erakutsi dute. Horrela, irabazleaz aparte, lehiaketan zehar jokalari asko nabarmendu ziren euren jokoari esker. Euren artean, Laura Martinez eta Amaia MartÃn edo Emilio Cervasi eta Pablo Andrés aipa ditzakegu. Gainera, aurten inoiz baino jende gehiagok hartu du parte txapelketan, eta horren eraginez maila nabarmenki igo da.
Torneoarekin batera beste ekintza batzuk antolatu dira. Joseba Gotzon Loiuko kantautoreak Padelitis lana aurkeztu zuen otsailaren 23an, Bilbon. Egun horretan Euskal Padel Federazioaren webgune berria eta logoa ere aurkeztu ziren, eta MarÃa Silvela jokalari profesionalak umeei eta emakumeei zuzendutako clinic bi eskaini zituen.