Zamudio taldeak berdinketa lortu zuen atzo bere futbol zelaian Athleticen aurka. Emaitza 2-2 izan zen. Lehenengo zatian Athletic nagusitu zen, baina bigarrenean oreka handiagoa egon zen. Orduan, defentsetako akats batzuk zirela-eta, golak etorri ziren. Lehendabizikoa Zuluetak lortu zuen etxekoentzat, baina handik hiru minutura Garmendiak berdinketa lortu zuen. Basauriko jokalariak ere 1-2koa sartu zuen, baina Zuluetak berak ere berdindu zuen markagailua amaitzeko bost minutu falta zirenean.
Talde zurigorria lagunarteko partidak dabil jokatzen azken bolada honetan Bizkaitik. Beheko taldeetako gazteak eta gutxien jokatzen duten lehenengoko jokalariak ikusteko erabiltzen ditu partida horiek JoaquÃn Caparros entrenatzaileak. Aurreko partidetan jokalari nerabe bat baino gehiagok parte hartu dute. Horrek eztabaida sortu du txoko futbolzaleetan. Hala ere, atzoko norgehiagokan lehenengo eta bigarren taldekoak baino ez ziren aritu.