Lainomendi Derioko dantza taldeak 18 urte bete ditu aurten, eta urteurrena handitasunez ospatuko dute apirilaren 19an, zapatuz, eta 20an, domekaz.
Ekitaldiak goizeko 11etan hasiko dira eta egunean zehar umeentzako jolasak, trikipoteoa, herri bazkaria eta erromeria egingo dituzte, besteak beste.
Domekan kalejiran aterako dira eta dantza agerraldia eskainiko dute institutuan. Agerraldian Txorierriko eta inguruetako dantza taldeek hartuko dute parte; 12, orotara. Haien artean, Hiru bat, Kurutze, Goraintzaileak, Goialde eta Loiuko Dantza Taldea izango dira.