Otsailean Felix Urrutia Mungiako argazkilariaren erakusketa ikusgai jarri zuten Derioko Trippy tabernan. Erakusketan naturan zein hirian ateratako argazkiak jaso zituen Urrutiak “Danetarik†izenburupean.
Felix Urrutia duela 30 urte inguru hasi zen argazkigintza munduan. Objektiboaren bidez hartzeko gai zen edertasunarekin maitemindu zen hasiera-hasieratik eta harrezkero, Euskal Herriko hainbat txokotatik ibili da argazkiak ateratzen: kostaldea, Gorbeia, Urbasa, Aralar... Natura inspirazio-iturritzat du gehienbat, eta argazkiak egusentian edo iluntzean egin nahiago duela azaldu digu. “Argiak bolumen hadiagoa ematen diolako argazkiariâ€. Era berean, ezinbesteko inportantzia ematen die naturan aurkitzen dituen altxor txikiei eta gaur egun detaile horiek nagusi dira bere lanean.
Mungiarrak hainbat txapelketan eta argazki rallytan hartu du parte 30 urtean: Mungian, Ataunen, Beasainen eta Legazpin, esate baterako. Lehiaketa horietan guztietan saritu dituzte bere lanak.
Martxoan “Natura Ikutuak†argazki erakusketa jarri du ikusgai Bilboko K2 tabernan, eta laster beste bat egingo du Leoiako Unibertsitatean.
Besterik