Aburruzagak lan berria aurkeztuko du Derion

Aikor aldizkaria 2008ko apirilaren 2a

Xabier Aburruzaga Zamudioko trikitilariak Bizkaiko Trikitixa diskoa kaleratu zuen abenduan. Hori gaztearen bakarkako lehenengo lana da eta apirilaren 8an, martitzenaz, aurkeztuko du Nafarroako Aurrezki Kutxaren Derioko egoitzan. Aurkezpena arratsaldeko 7etan izango da.