Udalak lan hauek egingo ditu Lezamako futbito-zelaian: drainadura konpontzea, belar artifiziala ordezkatzea eta ate-sareak aldatzea. Beharrotan 43.699 euro jarriko dituzte, eta hilabete biren buruan amaituta egotea espero dute.
Udalak lezamarrei ahalik eta kirol zerbitzu onenak eskaintzea du helburu eta, futbito-zelaian egingo diren berrikuntzez aparte, beste lan batzuk burutu ditu dagoeneko. Horrela, frontoiko ureztatzeko ekipamenduak konpondu dituzte eta kantxa ere margotu da. Era berean, beste instalazio batzuen erabilera eta egoera aztertuko dituzte; skate-pista, euren artean.
Hirigintza