Apirilaren 27an, domekaz, Morgako IX. Azoka egingo da Andra Mari auzoan, bertako Udalak antolatuta.
Aurreko urteetan bezala, azokaren aurtengo edizioan ere animalia exotikoak, behiak eta euskal oiloak jarriko dituzte ikusgai. Umeek pottoken gainean ibiltzeko aukera izango dute, eta produktu tipiko eta eskulanen erakusketa egongo da; txakolin, gazta, eztia, pate eta otarregintza, euren artean.
Nobedadeak ere izango dira aurtengo azokan, eta goizeko 11etatik aurrera ohiko lanabesen erabilerari buruzko erakustaldia egingo dute. Era berean, Angel Ruiz de Azuak Morgaren gaineko egindako argazki erakusketa inauguratuko dute. Erakusketa apirilaren 27an (10:00-14:30), maiatzaren 1ean, 2an, eta 4an (13:00-15:00) eta maiatzaren 3an (18:00-20:00) egongo da zabalik Andra Mari frontoian. Sarrera doan da.
Festak