5.000 lagun inguru batu dira Larrabetzuko Txakolin

Aikor aldizkaria 2008ko api. 18a, 08:42
Argazkiak: Oihane Goienetxe
Apirilaren 6an, domekaz, Txakolinaren Eguna izan zan Larrabetzun. Aurten Txakolinaren Egunaren zazpigarren edizioa bete da, eta uriraino 5.000 pertsona inguru batu ziran. Zifra horrek adierazten dauan legez, azoka guztiz finkatuta dago. Izan be, gero eta lagun gehiago batzen ditu urterik urte, eta egutegiko hitzordurik inportanteenetarikoa bihurtu da. Aurtengo edizioan Txorierriko 11 txakolin-egilek hartu dabe parte eta, orotara, 1.100 litro txakolin saldu ziran. Baserriko produktuak be jarri ziran ikusgai, eta 32 labedun bildots erre ebezan. Peñagarikano eta Amuriza bertsolariek saioa eskaini eben. Ciriaco Dañobeitia Larrabetzuko txakolin-egilerik zaharrena da, eta berak egin eban brindisa. Berakaz batera ‘Tiko’ eta Irazoz Athleticen jokalariek eta Toti Martinez de Lezea idazleak egin eben topa. Horretarako, Aitabitxi upeltegiko txakolina erabili eben. Ekitaldia Josu Loroño kazetariak zuzendu eban.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).