500 dantzari inguru batu dira Derion, Lainomendire

Aikor aldizkaria 2008ko api. 21a, 13:41
Lainomendi Derioko dantza taldeak 18 urte bete ditu aurten, eta urteurrena joan den asteburuan ospatu dute. Taldeko txistulariek hasiera eman zioten zapatuari, eta goiz osoan zehar umeentzako jolasak antolatu ziren. Herriko tabernetatik triki-poteotan ibili ostean, bazkaria egin zuten frontoian. Bazkarian 200 lagunetik gora batu ziren, eta arratsaldean erromeria egon zen, Arizgoiti taldearen eskutik. Domekan dantza agerraldia eskaini zuten institutuan. Ekitaldian Txorierriko eta Uribe Kostako 10 taldek hartu zuten parte Lainomendirekin batera: Hiru Bat, Gure Ohiturak, Kurutze, Gorantzaileak, Agurra, Goialde, Sasi Eskola, Loiuko Dantza Taldea, Uztargi eta Trabudu, hain zuzen ere. Frontoian 500 dantzari inguru aritu ziren. Eskaini zituzten dantzen artean, Udaberri dantza izan zen. Jose Luis Orbe horren egilea egon zen ekitaldian, eta dantzaren nondik norakoak azaldu zizkion publikoari.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).