Gorpuzti Eguna, Erandioko Landan

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 15a, 09:27

Maiatzaren 22tik 25era bitartean Gorpuzti Eguna ospatuko dute Erandioko Landan. Bertako jai-batzordeak egitarau hau prestatu du: Maiatzaren 22an, eguena 12:00: Meza 12:30: Aurreskua eta kopaua nagusientzat. Trikitixak girotuta. 19:00: Kalejira, herriko txistulariekin. 20:00: Kale-teatroa, Zo zongó taldearen eskutik. 20:30: Txupinazoa eta pregoia, Apurturate taldearen eskutik. Euskadi plazan. 22:00: Herri-bazkaria. 00:00: Berbena, Drindots taldearekin. Maiatzaren 23an, barikua 19:00: Zangaluze saltariak, Euskadi plazan. 19:45: Mahai-futbol eta Igel-toka Txapelketa. Izen-ematea: tabernetan. 20:00: Saihets jana. Haurrentzako berbena, Euskadi plazan. 23:30: Kontzertua, Auskalo non taldearekin. 00:30: Berbena, Akerbeltz taldearekin. Maiatzaren 24an, zapatua 11:00: Egun osoan zehar, puzgarriak, ludoteka... 12:00: Tiragoma I. Lehiaketa. 13:00: Dantza agerraldia, Goi-alde taldearen eskutik. 14:30: Herri-bazkaria. Oharra: Txaranga Apurtuarte taldearen zelaira hurbilduko da, eta denboraldiko azken partida girotuko du. 17:30: Haurrentzako antzerkia, Begira taldearen eskutik. Menta taldearen emanaldia, San José zahar-etxean, eta kopaua. 00:00: Berbena Kresal ataldearekin eta disko festa. Maiatzaren 25ean, domeka 12:00: Herriko umeek jaunartzea egingo dute. Goizean zehar Erandioko Musika Banda arituko da. 17.00: Nagusientzako dantzaldia, Atolon taldeaen eskutik.