Txotxongiloak nagusi izango dira Sondikan

Aikor aldizkaria 2008ko maiatzaren 26a

Duela urte bi Txorierri bisitatu zuten, eta aurten ere berton izango dira. Ekainaren 13tik 15era bitartean Txotxongilo Eguna ospatuko da Sondikan, UNIMA-EUSKAL HERRIAk antolatuta. Jaialdian 12 taldek hartuko dute parte; Irritzi, Pro-ismo Cero eta El Tenderete, haien artean. Aurtengo Txotxongilo Egunak saio hauek guztiak ekarriko dizkigu: Ekainaren 13an, barikua 19:30: Txotxongilo Egunaren inaugurazioa, Kultura Etxean. 20:00: Amores y desamores de la molinera, El Tenderete taldearen eskutik. Gazte eta nagusientzako antzerkia. Ekainaren 14an, zapatua 11:00-14:00: Txotxongiloak egiteko tailerra, Kultur 2an; Makillaje tailerra, Goiri Erdikoan. 11:00: Hala bazan, Rosa Martinezen eskutik, Jubilatuen Etxean. Familia osoarentzako antzerkia. 12:00: Amares revueltos, Pro-ismo Cero taldearen eskutik, Goiri Erdikoan. Familia osoarentzako antzerkia. 13:00: Sueño de una tarde de verano, Erre ke Erre taldearen eskutik, Artebe kiroldegian. Familia osoarentzako antzerkia. 17:00-19:00: Txotxongilo eraikuntza tailerra, Kultur 2an; Makillaje tailerra, Goiri Erdikoan. 17:00: Herrialde urdina, Azika taldearen eskutik, Ludotekan. Familia osoarentzako antzerkia. 18:00: Hau natura! Airea, lurra eta ura, Bihar taldearekin eskutik, Goiri Erdikoan. Familia osoarentzako antzerkia. 19:00: Txotxongilo Egunari omenaldia. ‘Bitxikeriak’ Andanzas de Títeres y Titiriteros de UNIMA Euskal Herria liburuaren aurkezpena, Kultura Aretoan. 19:15: Covek nije ptica (Gizona ez da txoria), Deja Bu Panpin Laborategia taldearen eskutik, Kultura Aretoan. Gazte eta helduentzako antzerkia (euskaraz, gaztelaniaz eta bosanskiz). Ekainaren 15ean, domeka 11:00-14:00: Txotxongilo eraikuntza tailerra, Kultur 2an; Makillaje tailerra, Goiri Erdikoan. 11:00: Lau anaia, Irrintzi taldearen eskutik, Jubilatuen Etxean. Familia osoarentzako antzerkia. 12:00: Toni la sal, Antzezkizuna taldearen eskutik, Goiri Erdikoan. Haur eta familia osoarentzako antzerkia. 13:00: Zergatik bizi da basoan Txanogorritxuren amona?, Txotxongilo taldearen eskutik, Kultura Aretoan. Familia osoarentzako antzerkia. 17:00-19:00: Txotxongiloak egiteko tailerra, Kultur 2an; Makillaje tailerra, Goiri Erdikoan. 17:00: Benjamin el viajero, Colectivo Humo taldearen eskutik, Artebe kiroldegian. Familia osoarentzako antzerkia. 18:00: Den dena niretzat, Behibi´s taldearen eskutik, Kultura Aretoan. Familia osoaretzako antzerkia.