Los Pelotxos taldeak titulua berretsi du

Aikor aldizkaria 2008ko mai. 26a, 15:37
Urtarriletik martxora bitartean, ‘Sondikako Udala’ Areto-futboleko XX. Txapelketa jokatu zen. Txapelketa Los Pelotxos taldeak irabazi zuen penaltietan. Taldeak titulua berrestea lortu du, iaz ere irabazlea izan baitzen. Lehia handiko finala izan da aurtengoa. Los Pelotxos Biplaxaren aurka aritu ziren norgehiagokan, eta taldeek hiruna berdinduta ailegatu ziren luzapenera. Talde bakoitzak gol bat sartu, eta penaltietan Los Pelotxos nagusitu ziren. Kontsolazio-finala Pollos eta Fhimasa taldeek jokatu zuten. Lehenengoek 8 eta 4 irabazi zuten. Partiden ostean, ‘Sondikako Udala Areto-futboleko Txapelketa’ I. Argazki Lehiaketaren sari-banaketa egin zuten Kultura Etxean. Irabazleak hauek izan dira: Sara García, 15 urtetik beherako parte-hartzaileentzako accesita; Asier Gutierrez eta Mamen García, akzesit berezia; Ana María Chamorro, argazkirik dibertigarriena; Mamen Lopez, argazkirik onena; eta Judith Nieves, bildumarik onena. Baina haiek ez ziren izan emandako sari bakarrak. Areto-futboleko Txapelketan parte hartu zutenek ere golardoak jaso zituzten: kiroltasuna, Mojoren Lagunak; jokalaririk onena, Jorge (Pollos); golik gutxien egin dioten atezaina, Julen (Fhimasa); golik gehien egin duena, Kiko (Ganekogorza); laugarren sailkatua, Fhimasa; hirugarren sailkatua, Pollos; txapeldunordea, Biplax; eta txapelduna, Los Pelotxos. Era berean, Udalak Sondikaren armarria duten giltzatako bana eman zien parte-hartzaile guztiei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).