Sute gehienak bekarrik bizi eta mugikortasun murriztua duten pertsonen etxean izaten dira. Hori dela-eta, Mankomunitateak su-alarma jarriko du ezintasuna duten lagunen etxean. Orotara, 51 su-detektagailu jarriko dira.
Ekimenak hiru helburu ditu: mugikortasun murriztua dutenak etxean segurtasunez bizi ahal izatea, horien bizitza eta ondasunak babesteko neurriak hartzea eta, azkenik, alerta denbora murriztea.
Sutea izanez gero, kearen karbono monoxidoak martxan jarriko luke su-detektagailuaren alarma, eta etxeko jabea eta auzokideak ohartaraziko lituzke. Hau oso zerbitzu garrantzitsua da, izan ere, karbono monoxidoak ez du usainik botatzen eta arriskuan dagoen pertsona minutu gutxian, konturatu barik, hil egingo litzateke. Beste alde batetik, su-detektagailuok ordezka daitekeen bateria dute eta ondorioz, larrialdietarako gune autonomoa sortzen da.
Su-detektagailuak ez ezik etxea neurtu eta etxetik ateratzea errazteko krokis bat prestatzeko aukera ere eskaintzen du Mankomunitateak.