Ategrus Ingurumen eta Hondakinen Kudeaketarako Elkarte Teknikoak ‘Zilarrezko erratza 2008’ saria eman dio Txorierriko Mankomuntateari. Golardoak udalerriek, enpresek edo erakundeek hiri garbiketa eta hondakinen kudeaketaren arloan aurrera eramandako politika saritzen du.
Sarien banaketa atzo izan zen Madrilen, eta bertara Alaitz Etxeandia Lezamako alkatea, Vicente Arteagoitia Loiuko alkatea, Lander Aiarza Derioko alkatea eta Gorka Carro Sondikako alkatea eta Mankomunitatearen presidentea joan ziren Mankomunitatearen izenean. Saria Carrok jaso zuen: “Harro gaude, sari honek ingurugiro eta garapen iraunkorrarekin lotura handia baitu. Txorierritar guztion ahalegina hartzen du aintzat; hala ere, lanean jarraitu behar duguâ€.