Lezamako Udala zabaltze lanak egiten dabil BI-3713 foruko errepideko espaloian, Larrabetzurako bidean, hain zuzen ere. Beharrak laster amaituko dituzte, eta orduan paseo atseginaz gozatu ahal izango dugu txorierritarrok. Udalak 40.000 euroko inbertsioa egingo du espaloiaren zabaltzean.
Beste alde batetik, udaletxeko atzeko plazan ere lanak egon dira, bertako espaloiak handiagoak egiteko. Eremu horretan terrazak jartzen dira, udan, batez ere, eta horrek arazoak ekartzen dizkie herritarrei handik pasatzeko. Lanei esker, pasagune zabalagoa egin da eta haur-kotxeek, bizikletek zein pertsonek leku gehiago izango dute hemendik aurrera hortik ibiltzeko. Udalak 25.000 euro gastatu ditu lanetan.
Hirigintza