Arestiren gaineko saioak hasiera emango dio ‘Literaturaz berbetan’ ekimenari

Aikor aldizkaria 2008ko ira. 30a, 12:53

Urriaren 14an 75 urte beteko dira Gabriel Aresti hil zela, eta Bihotz Bakartien Klubak egun hori aukeratu du Literaturaz berbetan 08/09 ekimenari hasiera emateko. Arestiren literatura Koldo Izagirre eta Joseba Tapiaren eskutik gogoratuko dute, kantuka eta kontuka. Saioa Hori Bai gaztetxean egingo dute iluntzeko 8etan. Antolatzaileek leku hori aukeratu dute, Arestik behin bertan eman baitzuen hitzaldia.