Gazteentzako jaia egingo da Derion

Aikor aldizkaria 2008ko urr. 8a, 15:55
Urriaren 18an, zapatuz, Txorierriko Gazteen Jaia egingo da lehenengo aldiz Derioko kanpoko frontoian eta horren ondoan dagoen aparkalekuan. Ekintza Mankomunitateak antolatu du eta Txorierriko gazteek elkar ezagutzea du helburu. Baita egiten duten musika ezagutzera ematea ere. Frontoian kontzertuak izango dira arratsaldeko 8etatik aurrera, eta eszenatokira Txorierriko talde hauek igoko dira: Deadly, The Lasai, Habemus Ratas eta Piedra en Mano. Horien ostean, Esne Beltza taldeak eskainiko du kontzertua. Beste alde batetik, gore makillaje eta skate tailerrak egongo dira aparkalekuan. Jai-gunean txosna bat ipiniko da. Mankomunitateak autobusa jarriko du gazteak Deriora hurbiltzeko. Larrabetzutik 19:30ean aterako da (futbol zelaia); Lezamatik 19:40ean (Udala); eta Zamudiotik 19:50ean (bus geltokia). Loiutik beste autobus bat irtengo da 19:30ean (udaletxe aurreko bus geltokia); eta Sondikatik, 19:40ean (Ondiz). Etxera itzultzeko ere egongo da autobusa goizaldeko 2etan. Gazteek jaialdiari buruz duten iritzia ezagutzea gustatuko litzaieke antolatzaileei. Horretarako eta hurrengo edizioei begira, iradokizunak agindu ahal dira helbide hauetara: oij@e-txorierri.com eta emartin@e-txorierri.com. Telefonoz esateko aukera ere badago: 944540350 (Esther, ostegun arratsaldean).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).