Lezamar bi, ‘Mihiluze’ saioan

Aikor aldizkaria 2008ko aza. 17a, 15:27

Ez da lehenengo aldia txorierritarrek ETBko Mihiluze saioan parte hartu dabena: aurrekoan Derio eta Loiuko neskek osatutako bikotea eta Larrebetzuko neskato bi izan ziran; eta oraingo honetan Lezamako Iñaki Lekerikak eta Unai Ugaldek hartu dabe txanda. Abenduaren 11tik aurrera izango dogu lezamarrak telebistan ikusteko aukerea. “Ederra pasatu dogu. Oso jente jatorra ezagutu dogu eta gure lezamar sena be agerian itxi dogu ahal izan dan guztietan. Izan be, Lezamako edertasunak, txakolina bereziki, ibili gara aitatzen. Barre galantak bota doguz!”.