Argazkiak: Doyan
Azaroan Espainiako Taekwondo Txapelketa jokatu zen Alacanten kadete eta haurren teknika mailan. Txapelketan Doyan Derioko klubeko bost neska-mutilek hartu zuten parte: Aitor Merodio eta Kerman Arranz, teknika mailan; eta Itziar Pardo, Juan del Campo eta Markel Larrabeiti, borrokaldian.
Markelek maila handiko aurkakoei egin behar izan zien aurre, baina berari irabaztea ere zaila dela erakutsi eta zilarrezko domina lortu zuen azkenean. Finalean Aragoiko parte-hartzaile baten aurka aritu zen. Era berean, borrokaldi bikainak egin zituzten Itziarrek eta Juanek, hala ere, ezin izan zuten dominarik eskuratu. Sondikako neska final-laurdenetara ailegatu zen eta Laukarizeko mutila, final-zortzienetara.
Beste alde batetik, Aitor eta Kerman Estatu mailako lehiaketa batean aritu diren lehenengo aldia izan da. Gaztetxoek argi utzi dute oso maila altua dutela, hurrenez hurren, zazpigarren eta zortzigarren lekuan lotu dira-eta. Gainera, biak zortzi parte-hartzailerik onenen artean egotea zuen helburu klubak eta hura bete dute.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).