Karmele Derio panpina solidarioa, salgai herriko k

Aikor aldizkaria 2008ko abe. 1a, 14:33

Argazkiak: Borja Elorza

Derioko Udalak eta UNICEF elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmena “Derio bihotzez beteriko Eguberria” kanpainaren barruan dago eta ardatz nagusi bi ditu. Alde batetik, Udalak 2.500 Gabonetako postal erosi eta derioztarrei jaiak zoriontzeko erabiliko ditu. Postal bakoitzak 1,25 euro balio du eta UNICEF elkarteari 3.125 euro emango dio orotara. Bestetik, Karmele Derio panpina jarri da salgai herriko komertziotan eta herritarrentzako arreta bulegoan. Udalak 400 panpina erosi ditu eta bakoitza sei eurotan salduko da. Hala ere, Alicia Rueda, Marta Teran eta Isabel Hormaechea diseinatzaileek eta Cercle moda enpresak jantzia egin diete panpinetariko lauri. Panpina horiek 150 euro balio izango dute eta www.deriokoudala.net webgunean jarriko dira salgai. Batzen den dirua UNICEF elkarteari emango zaio, hainbat herrialdeetan martxan jarritako programetan erabil dezan. Programek haurren heriotza-tasa gutxitzea dute helburu. Panpina bakoitzarekin batera ipuin labur bat banatuko da. Ipuin horren bidez baliabide-eskasia duten umeen egoera ezagutaraziko zaie etxeko txikienei. Ainhoa abeslaria, Fernando Zamora poeta eta Fernando Llorente Athleticen jokalaria dira Karmele Derio panpinaren amabitxi eta aitabitxiak.