Pasabide arriskutsua birmoldatu dabe Lezaman

Aikor aldizkaria 2008ko abe. 12a, 09:50

Herriko harategi eta Garaioltza auzorantz doan errepidearen arteko pasagunea arriskutsua zan mugikortasun murriztua daben pertsonentzat. Izan be, nekez pasatu ahal ziran handik eta aurrean dagoan beste espaloitik edo errepide ertzetik egin behar izan eben. Udalak pasabide hori birmoldatu dau, aipatutako arriskua ekidin eta pasatzea errazteko. Eskailerak kendu dira eta horreen ordez aldapatxo bat eta altzairu herdoilgaitzeko baranda jarri dabez. Proiektua Irisgarritasun Planaren barruan dago eta beharretan 8.159 euro jarri dabez.