Txorierritarrok udalerrian bertan eskatu ahalko dugu ONA txartela

Aikor aldizkaria 2009ko urt. 7a, 11:47

ONA txartela osasun-txartel elektroniko berria da. Osakidetzaren ohiko txartela ordezkatzen du eta zerbitzu sorta zabalaz baliatzeko aukera ematen digu: anbulatorioan ordua eskatzea, medikua aldatzea eta lan-bizitza edo gidabaimenaren puntuak kontsultatzea, besteak beste. Osakidetzaren osasun-txartel indibiduala duen 16 urtetik gorako edozein pertsonak eskatu ahalko du. Horretarako, urtarrilaren 19tik aurrera udalerri bakoitzean jarriko den gunera hurbildu eta Osakidetzaren txartela eta NANa aurkeztu beharko ditu. Datozen egunotan jakinaraziko da non, zein ordutan eta noiz eska daiteke ONA txartela.