Aikor! aldizkariak zazpi urte bete ditu

Aikor aldizkaria 2009ko urt. 27a, 09:22

Urtarrilaren 29an, eguenaz, Aikor! aldizkariaren zazpigarren urteurrena ospatuko da Lauroetako Arbildu ermitan. Ekitaldia arratsaldeko 8etan hasiko da eta hori Udane Goikoetxea esatariak zuzenduko du. Bertan Iñaki Iurrebaso Aztiker enpresako ikerlariak, Xabier Amuriza bertsolariak, Joseba Tapia musikariak eta Tor magoak hartuko dute parte. Horrezaz gainera, Aikor! sariak banatuko dira eta ostean, luncha eskainiko da Aurregoiti jatetxean.