Urteak daramatza Txorierrik Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak Pereiran (Kolonbia) dituen proiektuak diruz laguntzen. Baina Udalak haratago joan, eta lankidetza-hitzarmenak sinatu dituzte aurten. Hitzarmen horiei esker, aurrera jarraitu ahal izango dute Pereirako egitasmoek, harik eta biztanleek euren kabuz moldatzea lortu arte.
Derioko Udalak 12.500 euro zuzendu du Las Brisas auzoko Emakumearen Gaitasun Zentrora; 12.000 euro, Sondikako Udalak; 7.000 euro, Lezamako Udalak; eta 2.500 euro, Loiuko Udalak. Diru-ekarpenei esker, langileak kontratu eta hainbat tailer jarri dira martxan: sukaldaritza, okintza eta zapatagintza, besteak beste.
Zamudioko Udalak 6.000 euro eman dio Erizaintza Programari. Zerbitzu honetaz 6.791 pertsona baliatu dira, eta erizaina kontratatu da.