Txorierriko Mankomunitateak Txorierriko XI. Ipuin Lehiaketaren sariak banatu ditu. Sariek herritarrek euskaraz idaztera animatzea dute helburu eta bost mailatan banatzen dira: A kategoria (7 urtera arte) Irati Vazquez sondikarrak eta Kattalin Earelo loiutarrak irabazi dute; B kategoria (8-9 urte), Ian RodrÃguez sondikarrak eta Nahia Kareaga derioztarrak; C kategoria (10-11 urte), Iker Libano sondikarrak eta Kattalin Barcena larrabetzuarrak; D kategoria (12 urtetik 15 urtera arte), Iraitz Gorroño sondikarrak eta Kerman Arranz deriotarrak; eta E kategoria (16 urtetik aurrera), Aitor Bizkarguenaga loiutarrak eta Joseba Aranzabal eibartarrak. Gainera, bi accesit banatu dira Txorierriko herri guztietan.
Guztira, 397 ipuin aurkeztu ziren eta Txorierriko Mankomunitateaz gain, Txorierriko Udal Euskaltegiak, Txepetxa AEK Euskaltegiak eta TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak osatu dute epai-mahaia.
Sari-banaketa Loiuko frontoian egin zen eta han 200 lagun bildu ziren. Saridun, lagun eta senideekin batera, Gorka Carro Sondikako alkatea eta Mankomunitateko presidentea, Vicente Arteagagoitia Loiuko alkatea, Etor Irazola Loiuko euskara zinegotzia, Jesús Lagunas Derioko Kultura zinegotzia eta Zuriñe Argatxa Derioko euskara zinegotzia ere egon ziren, besteak beste.