Sondikako Udalak “Jar zaitez nire lekuan†kanpaina jarri du abian. Kanpainak espazio publikoetan pertsonen eta maskoten arteko elkarbizitza hobetzea du helburu.
Inauteriak otsailaren 27an eta 28an izango dira herrian, eta Udalak jai horiek aprobetxatuko ditu egitasmoaren mezua zabaltzeko.
Kanpainaren ekintzarik erakargarriena Maskotentzako I. Mozorro Lehiaketa izango da, duda barik. Lehiaketa otsailaren 28an, zapatuz, egingo dute arratsaldeko 7etan eta hiru sari banatuko dira: 2x1 (maskota eta jabea gai berberaz mozorrotu beharko dira); mozorrorik onena duen maskota; eta garrantzitsuena parte hartzea da. Sariak Sondikako Albaitaritza Klinikak emango ditu.
Beste alde batetik, Udalak 3.000 poltsa banatuko ditu herritarren artean, eta barruan hauek sartuko dituzte: maskara bat, gorotzak jasotzeko poltsa bereziak eta kanpainaren zein maskotentzako mozorro lehiaketaren inguruko informazioa. Era berean, informazioa banatuko da etxeko postontzietan, eta gorotzak jasotzeko beste 2.000 poltsa jarriko dira eskuragai liburutegian, ludotekan eta kiroldegian. Informazio zehatzagoa www.nirelekuan.org webgunean dago eta bertan ere eskegiko dira mozorro lehiaketaren argazkiak.