Joan den barikuan Korrikaren 16. edizioa aurkeztu zen Gurea Aretoan, Derion. Bertan 120 lagun inguru batu ziren.
Korrika apirilaren 4an ailegatuko da Txorierrira eta data horren inguruan ekitaldi sorta zabala edukiko dugu bailaran. AEK-ko arduradunek martxotik apirilaren bitartean izango ditugun ekitaldien berri eman zuten: antzerkia, ibilaldiak, korrika txikia, tailerrak, kontzertuak eta bertso-afariak, besteak beste.
Aurtengo Korrikak Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira du lelotzat. Keinua egiten zaie euskara ikasi duten kanpotarrei zein euskara galdu eta berreskuratu duten bertokoei, eta zehetasun guztiak aurkezpenean azaldu zizkiguten. Era berean, Jon Maia bertsolariak zuzendutako laburmetraia eman zuten. Bertoko elkarteko musikariek saioa egin zuten eta ekitaldiaren amaieran, kopaua eskaini zen
Euskara