148 bikote, Loiuko Padel Txapelketan

Aikor aldizkaria 2009ko mar. 23a, 14:31

Martxoan Loiuko VI. Padel Txapelketa izan da Derioko Padel Klubeko instalazioetan, Loiuko Lagunak kultur eta kirol elkarteak antolatuta. Txapelketa iaz sartu zen Padeleko Euskadiko Federazioaren barruan, eta marka guztiak hautsi ditu aurten, izan ere, orotara 148 bikotek eman dute izena bertan. Simal eta Bergaretxe txapeldunak izan ziren gizonen kategorian eta Martinezek eta Rivasek osatutako bikoteak irabazi zuen emakumeen kategorian. Sariak Joseba Gotzon Txapelketaren zuzendariak eta Oscar Ocho de Alda Padeleko Euskadiko Federazioaren presidenteak eman zizkieten irabazleei.