Kanpomartxoa, Erandion

Aikor aldizkaria 2009ko api. 15a, 08:53

Berbots Erandioko euskara elkarteak Kanpomartxoa antolatu du apirilaren 26rako, Kukularran. Eguerdiko 12etatik aurrera ekitaldi hauek izango dira bertan: 12:00: Dantzak: Goialde, Trabudu eta Uztargi 13:00: Bertsolariak 14:30: Herri-bazkaria 17:00: Herri-kantak: Kepa eta Roberto 17:30: Umeentzako antzerkia: Potxin eta Patxin 18:00: Erromeria: Luhartz