Harri-zulatzaileen Euskal Herriko XI. Ligaren bigarren proba Urtuellan egin dute maiatzean. Txorierri taldeak sasoi onean dagoela erakutsi du berriro ere, eta txapela etxera ekarri du. Txorierritarrek marka hau egin dute: 19 zulo eta 4 zentimetro.
Ligaren lehenengo proba Zierbenan izan zen eta hura ere irabazi zuten gure mutilek: 17 zulo. Liga ezin hobeto hasi dute, eta 14 puntu dituztela lehenengo postuan daude Ligaren rankingean. Bigarren postuan Gallarta dago (12 puntu); eta hirugarrenean, Urtuellako Burdin Gazteak (9 puntu). Hurrengo proba Gallartan izango da ekainaren 6an, arratsaldeko 5etan.