Maiatzaren 23an, Txorierriko Zaharren Jaia egin zen bosgarren aldiz, Larrabetzun. Bostehun lagun inguruk hartu zuten parte, eta ederto pasatu zuten. Kirol apur bat egiteaz gainera, hainbat jardueraz gozatzeko aukera izan zuten: igel-toka, golfa, dianak eta Wii jokoak, esate baterako. Bazkaria pilotalekuan egin zen eta, ostean, erromeria izan zen Lotxo taldearen eskutik.
Anfitrioiak Gure Etxeko lagunak izan ziren. Zalantza barik, egun berezia eta polita izan zen eurentzat, elkarteak 25 urte bete baititu aurten.
Aisia