Iraultza taldeko jokalari bik omenaldia jaso dute

Aikor aldizkaria 2009ko mai. 26a, 11:11

Zortzi Zamudioko jatetxeak omenaldi polita egin die Iraultza futbol taldeko jokalari biri, denboraldian zehar egin duten ahalegina saritzeko. Jokalariak hauek izan dira: Unai Ugarte eta Ruben de Prado. Unaik oso joko erregularra eduki du aurten, eta Ruben gol gehien sartu duen jokalaria izan da. Zortziko arduradunek txapel bana eta trofeo bana eman zizkieten omenduei. Ostean, mokadua eskaini zen.