Aireportutik hurbil dauden etxeak intsonorizatuko dituzte

Aikor aldizkaria 2009ko mai. 27a, 11:20
AENAk Bilboko aireportua handitzeko asmoa du eta horren haritik, Ingurumen Ministerioak Ingurumen-inpaktuaren Adierazpena argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialean. Ministerioak onartu du handitze-proiektua; hala ere, neurriak ezarri ditu zarata-kutsadurari aurre egiteko. Horrela, egunez 60 dezibel baino gehiago eta gauez 50 dezibel baino gehiago jasaten duten etxebizitzak eta eraikinak intsonorizatu beharko dira. Neurriak Erandio, Loiu, Sondika, Derio eta Zamudioko guneetan du eragina, eta AENA herri horietako udalekin jarri beharko da harremanetan, kaltetuen kopurua ezagutzeko. Aurreikuspenen arabera, 1.500 etxebizitza baino gehiago intsonorizatu beharko dira, baina Ministerioak ez du datu zehatzik jakinarazi. Intsonorizatze lanak 2020. urterako amaitu behar dira, eta jarraipen-batzordea osatuko da. Batzordean hauek hartuko dute parte: AENA, Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusia, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Udalak eta gobernuz kanpoko erakunde bat.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).