EAJ eta PSOE, Txorierrin boto gehien izan dituzten

Aikor aldizkaria 2009ko ekainaren 8a

Atzo Europako Parlamenturako Hauteskundeak izan ziren eta Euskal Herriko zein Estatuko beste eskualdeetan gertatu bezala, abstentzioa nagusi izan zen Txorierrin ere bai. Horrela, txorierritarren %47,10ek ez zuen botorik eman, eta abstentzioa 2004ko hauteskundeetan baino lau puntu handiagoa izan da. EAJ eta PSOE gure eskualdean boto gehien eduki dituzten alderdiak dira: 4.059 eta 1.399, hurrenez hurren. Beste alderdiek lortutako emaitzak hauek izan dira: Iniziatiba Internazionalista, 1.223; PP, 676; EA-Aralar, 356; EB, 94; eta UPyD, 63. Hala ere, alderdi guztiek boto gutxiago izan dute 2004ko hauteskundeen aldean. EAJk 536 boto gutxiago izan ditu; PSOEk, 156 gutxiago; PPk, 5 gutxiago, eta EBk, 101 gutxiago. Beste alde batetik, EAk eta Aralarrek koalizioa egin dute aurtengo hauteskundeetan eta aurrekoetan EAk 396 boto izan zituen; eta Aralarrek, 40. HZk 1.075 boto lortu zituen 2004. urtean. Herriz herri izan diren emaitzak goiko tauletan dituzue.