Bilbaok eta Rodriguezek Txorierriko Frontenis Txapelketa irabazi dute

Aikor aldizkaria 2009ko uzt. 2a, 09:55

Argazkiak: Oskar Eguskiza

Joan den domekan Txorierriko Mankomunitateko Frontenis Txapelketaren finala izan zen Goronda Beko Sondikako kiroldegian. Txapelketa hirugarren aldiz egin dute aurten. Hegalariak areto-futbol taldeko kideek epaile-lanak egin dituzte txapelketan eta azaldu duten moduan, finalean parte hartu duten bikote guztiek maila ezin hobea dutela erakutsi egin dute. Hala ere, txapeldun bakarra egon daiteke eta hori Asier Bilbaok eta Diego Rodriguezek osatutako bikotea izan zen. Lezamatarrek 30-24 irabazi zieten Manu Perez eta Aritza Madariaga sondikoztarrei. Beste alde batetik, Txelisek eta Ibonek hirugarren postua eskuratu zuten; eta Alberto eta Iñigo Rodriguezek, laugarrena. Azken bikote biak Lezamakoak dira. Txorierriko Frontenis Txapelketa aurretik, udal lehiaketak jokatu ziren Lezaman, Zamudion, Derion eta Sondikan. Lehiaketa horietan lehenengo lau postuetan sailkatu ziren bikoteek parte hartu dute Txorierri mailako txapelketan. Finalaurrekoetara Lezamako hiru bikote eta Sondikako bikote bat ailegatu ziren.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).