Txorierrik sailkapeneko lehena izaten jarraitzen d

Aikor aldizkaria 2009ko uzt. 20a, 10:15

Argazkiak: Esti SM

Aurrekoetan esan bezala, Harri-zulatzaileen Euskal Herriko XI. Ligako saioak egiten dabiltza hainbat herritan. Txorierri taldeak hasiera ezin hobea eman zion Ligari eta lehenengo hiru probak irabazi egin zituen. Baina aurkakoak ere gogotsu dabiltza eta Txorierriko mutilek bigarren postuarekin konformatu behar izan dute Muskizen, Galdamesen, Barakaldon eta Santurtzin izan diren probetan. Hala ere, gure mutilek oso marka onak lortu dituzte eta horiei esker, lehenengo postuan jarraitzen dute Ligako rankingenean, 45 puntu dituztela. Bigarren postuan Gallarta taldea dago 41 punturekin. Ligako hurrengo proba abuztu amaieran egingo da eta bitartean Txorierri taldeak Burdinezko Harrizulatzaileak Txapelketako probetan hartuko dute parte.