Liliak loradendak Erakusleihoen Txapelketa irabazi

Aikor aldizkaria 2010ko urt. 25a, 12:15

Danerik Paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarteak Erakusleihoen Txapelketa antolatu zuen abenduan, laugarren aldiz. Txapelketan elkartekideak diren 20 komertziok hartu dute parte, eta herritarrek erakusleihorik politena aukeratu dute. Deioztarren ustez, Gabonei begira ederren apaindutako erakusleihoa Liliak loradendakoa izan da. Estanko Perea bigarrena lotu da; eta Ane eta Soraya ile-apaindegiak, hirugarrena eta laugarrena hurrenez hurren. Horrezaz gainera, aipatu behar da Ane ile-apaindegiak Merkataritza Ganberako Lehiaketa ere irabazi duela, Derio kategorian. Elkarteak lau diru-txartel zozketatu ditu bozketan parte hartu dituzten herritarren artean. Orotara 400 euro banatu dira, eta saridunak hauek izan dira: Lourdes Nuñez, Gloria Garrido, Pilar Santin eta Adela Jimenez. Saritzat jasotako dirua herriko komertzioetan gastatuko dute.